
Gaur maitasunaz eta
heriotzaz hitz egin dugu
eta tximeleta eri bat
gelan sartu zaigu
Jose Luis Otamendi – Deabruak Teilatuetan
Ikusten ez dena, ez omen da existitzen. Esaera hau aplikatzen saiatu dira, Euskal Herrian urte luzez pairatu den oinaze ugarirekin. Erailketak, estatu terrorismoa, torturak, desagerpenak, deportazioak, iheslariak, exilituak, dispertsioa... Memoria, bat eta bakarra inposatzeko helburuz.
Argazkigintza argiarekin idaztea bada, ekar ditzagun ilunetik argitara desmemoriaren lanbropean ezkutatu nahi dituzten horiek. Lan hau maitasunaz eta heriotzaz mintzo da, baina batez ere tximeleta eri dugun gure memoriaz.
*Aurrerapena. Liburu izateko esperantzan


























